XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) Oteizarengan bezalaxe arte beraren adierazpen- zein gai-birtualtasunean oinarrituta dago.

Inspirazio mistikoa izandako poeta espainiarretan Francisco de Aldana kapitainaren kasua berezia da.

Duela gutxi berriz aurkitu da eta Cervantesek jainkotiartzat hartu zuen.

Gaztelaniaz inoiz egin den poema onenetakoaren egilea da; Carta para Arias Montano. Sobre la contemplación de Dios y los requisitos della izenekoarena, hain zuzen.

Bizikeraz eta, estetikoki, mistizismo valdestarretik harantzago, sentikortasun huts oteizar jatorra igartzen zaio.

Azkenean ohore eta loria militarrei uko egin zien, bere lagunen artean eremutarren bizimodua egin nahi izan zuen, bizi zenean ez zuen ezer argitaratu, Cernuda-ren iritziz bere bizialdian amaierako harantzagokoa bilatu zuen, horren arabera bere esperientzia poetikoa eta gizatiarra orientatzearren, eta bere gutun famatua idatzi ondoren batailan misteriotsuki hil zen.

Horregatik bere interpreteak honakoa sumatzen du: Badirudi deuseztatzeko asmo horrek bere patua menpean hartzen duela eta azkenean Alcazarquivir-en hiltzera eta idatzitako gehiena galtzera eramaten duela.

Hutsaren eta artearen amaiera poetika oteizarraren aitzindaria dela ematen du.

Inspirazio mistikoa duten bere poemetan ezerezaren deskribapenak daude, hutsaren eta ez izatearen aipamenak eta aparte bizi izate bakartiari laudorioak.

Baina estetikokoki esanguratsuak dira behin eta berriz bertsoetan azaltzen diren metafora zirkular eta zerutiarrak (zirkular, altu eta zabala den zeru hau).

Harrespilaren erlijioko sinestuna bailitzan, bere lagun Arias Montanori berarekin batera gailur batean bizi dadila porposatzen dio.

Gailurra ez dago oso goian eta oso behean ere ez (...)